Nafar usaina, Bergarako San Antonio auzoan

Mireia Bikuña 2018ko abe. 22a, 17:48

20 urte bete ditu gaur Gabonen atarian egiten den feriak. Nafar Bideak kooperatibako produktuez gain, Gabonetako postal lehiaketara aurkeztuko lanak, eta elkarteen arteko lehiaketa dira protagonistak. Azken horiek, zapoa patatekin prestatzen dihardute. Bestalde, feriaren bultzatzaileetako bat izan zen Jesus Jauregi omendu dute.

Hain justu ere omenaldia izan da eguneko lehen ekitaldi nagusia. Donostiarra jaiotzez, baina bergararra adopzioz, ekainean hil zen Jesus Jauregi gogoan izan dute San Antonion. Kirola, kultura eta gastronomia arloetan erreferente izandakoaren semeari Santi Arrietak egindako zeramika, eta lore sorta eman diote. Aurreskua eta Alai Talderaen emanaldia ere ez dira falta izan.

Ostean, 11:30ean, San Antonio ermitako kanpaiaren doinuarekin, azokak hartu du protagonismoa. Ogia, erroskillak, txokolatea, txerrikiak, gaztak, pateak... Horiek guztiak egon dira salgai eliza aurreko postuetan. Taberna ere badago, eta baita, elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa. Zortzi elkartek diharduten nor baino nor gehiago, zapoa patatekin prestatzen.

Ostean, prestatuko platerekin, bazkaria egingo dute. Gabonetako postal lehiaketako sari banaketa, umeendako zezentxoak eta poneyak, eta erosleen arteko zozketa ere egingo dituzte.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak