Leire Fernandez, bizimodua bi erruberaren gainean

Oso gaztetatik motor hots eta gasolina usaina maite dituen Leire Fernandez motorzale bergararrak Zaragozako Zuerako zirkuituan entrenamendua izango du aste bukaera honetan, maiatzeko azken asteburuan jokatuko den lehiaketa batera begira. Baina ez du edozein motoren gainean korrituko, vespa baten gainean arituko da-eta Fernandez.