Bi koloreko partidua izan da Agorrosinen jokatutakoa. Lehen zatia Bergarak kontrolatu du. Zelaiaren egoerak baldintzatuta, nahiko ondo mugitu du baloiak. Gehienak motzea. Apurka-apurka metroak aurreratuz. Kontrol horrek baina ez dio gol aukera garbiak izateko aukera gehiegirik eman, baina, izan duen bakarrenetakoa aprobetxatu du Markel Ilzarbek gola sartzeko. Hori horrela, gol bateko abantailarekin heldu da atsedenaldia.
Bigarrenean, kolore aldatu zaio norgehiagokari. Bigarren gola sartzeko abagunean izan dute etxekoek, baina, segituan heldu da Pasaiaren epaia: hamar minututan hiru gol sartu ditu (lehenengo biak, bi minututan) eta lur jota utzi du etxeko taldea. Ordurako futbol zelaiaren egoera eskasa zen. Lokatza eta ur asko, eta baloia ondo menderatzea ia ezinezkoa zen.
Mahoneroak ahalegindu dira markagailuari beste itxura bat ematen, baina ez dute lortu.