Aretxabaletak arazo larria dauka gol faltarekin. Asko sufritzen du azken metroetan. Azken ukituan. 23 gol bakarri sartu ditu orain arte. "Etekin txikia atera diegu orain arte golei. Jokaldiak ondo antolatzen ditugu. Baloia ondo mugitu, baina, azken jaurtiketara ez gara heltzen. Eta golik sartu barik, ezin daiteke lehiarik irabazi", aipatu du bukaeran Iñigo Velez de Mendizabalek.
Lehen zatian hiru aukera oso garbi izan ditu UDAk. Bigarrenean, beste hainbeste. Baina, golik ez. "Sufrikario handia da guretzat. Gol faltak min handia egiten digu. Puntuei dagokionean eta baita psikologikoki ere. Baina, entrenatzen jarraitu behar dugu. Ez daukagu besterik", esan du.
Urolak ere izan ditu lehia irabazteko bere aukerak. Beraiek ere ez dute asmatu.