Lehen zatia nahiko parekatua izan da. Baina, penalti batek mugitu du markagailua. Zarautzek ondo aprobetxatu du abagunea abantaila hartzeko.
Bigarrenean, kontraeraso bat baliatu dute zarauztarrek partidua apurtzeko. Bigarren golarekin, berdinketa lortzeko esperantza guztiak zapuztu zaizkio Mondrari. "Aukerak izan ditugu, baina ez dira garbiak izan. Nahi eta ezin ibili gara", esan du entrenatzaileak.