MokoLOL 'sticker' sorta aurkeztu du Zibergara taldeak

Telegram mezularitza aplikazioarako 25 sticker aurkeztu ditu gaur Bergarako Zibergara taldeak, Irizar jauregian. Modu honetan, bergararrak Telegram zerbitzua erabiltzera bultzatu nahi dituzte, eta Bergarako euskarari bultzada ematea ere badute helburu.

Bergarako 25 berba eta esaera aukeratu dituzte MokoLOL izeneko sticker sortarako, eta herriko bost artistak irudia ipini diete horiei.

Aurkezpenean, stickerren azalpenak eman dituzte irudien egileek, eta Bergarako berba eta esaerak ere izan dituzte hizpide.

Horrez gain, sorpresak ere izan dira, eta horietako bat, Juan Martin Elexpururi egindako stickerra izan da. Juan Martin Elexpuru idazlea bidelagun izan dute egitasmo honetan, izan ere, sticker edo eranskailuetan agertzen diren berbak ezagutzen eta aukeratzen lagundu baitie.

Hemen Telegram bidez erabiltzeko sticker sorta. MokoLoL

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.