Iker Ugarte bergararra Espainiako azpi-txapeldun ziklo-krosean

Mirari Altube Arrese 2018ko urt. 13a, 15:39
Iker Ugarte podiumean.

Gaur, urtarrilak 13, Legazpin jokatu den Espainiako txapelketan bigarrena izan da Lokatza Bolintxo okindegia taldeko Iker Ugarte kadetea. Ibilbideak asko baldintzatu duen lasterketa izan da, eta bergararra ezin hobeto moldatu da hango lokatzetara.

Errepideko denboraldia hasi baino lehen Lokatza Bolintxo okindegia taldeko hainbat txirrindulari ziklo-krosean dabiltza. "Iker Ugarte maila handiko ziklista da eta batean zein bestean moldatzen da ondo", adierazi du Lokatza elkarteko presidente den Jon Unamunok, eta gaineratu du: "Lokatz asko zegoen gaur Legazpin, hortaz, lasterketa fisikoa izan da batez ere. Eta Iker, duen fisikoak lagunduta, oso ondo moldatzen da halakoetan". 

Lasterketa irabazi du Kantabriako selekzioko Alain Suarezek, hirugarrena izan da Madrilgo Daniel Criado eta laugarren postuan geratu da Euskadiko selekzioko Mikel Beraza. "Ez da gero ahuntzaren gauerdiko eztula Ikerrek lortu duena! Pozik egoteko moduan gaude", zioen Unamunok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak