Talde beteranoek duten esperientziarekin hasi du liga Bergarak. Bederatzi jardunaldiren ostean ez du partidurik galdu, eta, gaur ere, ez dio aukerarik eman Tolosa. Berdin zaio ligako bigarren talde onenaren kontra jokatzen duen. Mikel Juaristiren taldeak bide onetik jarraitzen du.
Gaurko norgehigokako bidea ere berehala ipini zaio zuzen. Izan ere, bosgarren minutuan sartu dute gola etxekoek (bikain bukatu du jokaldia Asis Peñak). Horrek lasaitasuna eman die partidua menperatzeko eta kontrolatzeko. Bigarrena sartzeko aukera garbiak izan dituzte, baina, Tolosak ere erakutsi du badakiela futbolean. Berdintzeko abaguneak ere eduki ditu.
Aukera oso garbiak
Atsedenaldira gol bateko abantailarekin heldu ostean, berriro, bigarren zatian bosgarren minutuan sartu du gola Bergarak. Iñigo Machok ia erabakita utzi du norgehiagoka. Bigarren zatian bi taldeek erakutsi dute zergatik dauden sailkapenaren lehenengo bi tokietan. Zelai erdian baloia menderatu bai, baina, erasoan irteteko kalitatea erakutsi dute. Biek ala biek izan dituzte aukera oso garbia gola sartzeko.
Lehia hiltzear zegoela sartu du hirugarrena Bergarak.