Talde-lanean oinarritutako garaipena Mondrarendako: 1-0

Mireia Bikuña 2017ko aza. 5a, 15:15

Amaikak Baten kontrako partidua oso borrokatua izan da. Lehen zatian Mondra izan da hobea, baina ez du golik sartu. Bigarrenean, Debako taldea izan da nagusi, bereziki lehen minutuetan, baina, gola, arrasatearrek sartu dute, 65. minutuan. "Abantaila hartu ostean, atzean sendo ipini gara eta guztion artean lortu dugu emaitza mantentzea" esan du Jorge Davila entrenatzaileak.

Aukerak eta partiduaren kontrola lehenengo zatian, eta gola, bigarrenean. Horrela laburtu daiteke Mondrak Amaikak Baten kontra jokatu duen partidua. Lehenengo 45 minutuetako kontrolak ez du emaitzik eman. Bada, bigarrenean, Amaikak Bat hobea izan denean, etorri da etxekoen gola. Korner erdiraketa baten sartu dute gola. "Abantailarekin ere sufritu egin dugu. Amaikak Batek lerroak aurreratu ditu eta orduan hasi da taldeko lana. Itxura ona eman dugu eta gainera irabazi egin dugu. Pozik gaude", aipatu du Davilak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak