Angiozarko lotuneko obrak direla-eta, Equok bat egin du auzotarren eskaerekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urr. 9a, 15:19
Lizarralde eta Becerra, Angiozarko zenbait auzotarrekin.

AHTren Bergarako lotuneko obrak hasi aurretik, Irabazi Bergarako Equo Berdeak alderdiko zinegotzi Aiert Lizarralde eta Equo Berdeak taldeak Elkarrekin Podemosen duen legebiltzarkide Jose Ramon Becerra Angiozarko zenbait auzotarrekin elkartu dira, euren eskaerak jaso eta dagokien erakundeetara eramateko.

Izan ere, Angiozarko auzotarrek trenbidearen bidegurutze hori aprobetxatu nahi dute inguruko hainbat gune birmoldatzeko eta, horrela, auzoko inguruko komunikazioak hobetzeko. "Aldarrikapen horietako batzuk historikoak dira, 25 urte baino gehiago daramatzatelako aldaketa horiek eskatzen, baina arrakastarik gabe. Ingurumenari dagokionez eta sozialki kostu handia izango duen esku-hartze nabarmen horren eragina jasango dutenez, gutxienez ere azkenik euren nahiak bete daitezela merezi dute. Eremu horretan esku hartuko bada, aldi berean auzotarrek aipatzen dituzten puntu horiek aldatu beharko lirateke" adierazi du Lizarraldek.

Auzotarren ekarpenak

Eraikuntza-proiektuari egin beharreko ekarpenak honako hauek izango lirateke: behin obra amaituta, egingo diren zerbitzu-bideak bidegorri edo bide berde natural bihurtzea; Errotaberri baserriko gunean tunel artifiziala aprobetxatzea jendearen aisialdirako gune bat kokatzeko; Angiozar-Bergara errepidea hobetzea atera den obra-hondakina –lurra eta harriak– erabilita; eta tunelaren irteeran dagoen errota, presa eta kanalak lehengoratzea, duten balio kulturala kontserbatzeko eta ondoren euren erabilera turistikoa sustatzeko.

Bestalde, Jose Ramon Becerra legebiltzarkideak auzotarrei bere babesa eman die eta eskaera-zerrenda hori dagokion legebiltzar-batzordera eramateko konpromisoa hartu du.

Erlazionatuak

AHTren 'Bergarako korapiloa' aurrera doa

Itziar Larrañaga Sarasola 2017 ira 29 Arrasate   Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak