Aldapan gorra hasi zuen Bergarak atzo Mutrikuren kontra Agorrosinen jokatutako partidua, izan ere mutrikuarrek sartu zuten lehen gola, eta 0-1 joan ziren atsedenaldira. Bueltan, baina, etxekoak indarberrituta irten ziren, eta bigarren zatiko lehen zortzi minutuetan egin zituzten partidua erabakita utzi zuten bi golak. Ibai Leizeaga eta Asis Peña izan ziren golegile bergararrak.