Kostata baina gola egitea lortu eta hiru puntuak Mondrarendako izan dira

Maider Arregi 2017ko urr. 8a, 18:40

Bazekien Mondra taldeak Pasaiaren aurkako partidua zaila izango zela. Makina bat aukera paregabe izan arren 78. minutura arte ezin izan dute golik egin –Uribesalgok sartu du–. "Kostata baina iritsi da gola eta hiru puntuak etxean geratu dira", kontatu du Julen Aranbarri kanpitainak.

"Bagenekien Pasaia ekipo indartsua zela eta alde batetik bestera mugiaraziko gintuztela; baina azkenean gola egitea lortu dugu bigarren zatian. Taldearendako hirugarren partidua da etxean jokatzen duguna eta uste dut orain arteko partidu osoena jokatu dugula. Hala ere, lanean jarraitu  behar dugu", gaineratu du Aranbarrik.

Mondrak, jokoan dauden 15 puntutatik 9 eskuratu ditu eta helburua orain, puntuak gehitzen joatea dela azpimarratu du kapitainak: Partiduz partidu ikusi behar dugu, baina puntuak batzen joan behar gara".

Datorren asteko partidua Mutrikun jokatuko dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak