Aretxabaletan geratu dira hiru puntuak

Txomin Madina Milikua 2017ko urr. 8a, 19:55

UDAren eta Beti Gazteren arteko partiduko une bat.

Lehenenego zatian Ander Fernandezek egindako golari esker, 1-0 irabazi du UDAk Beti Gazteren aurka.

Partidu berdindua eta polita izan da gaur arratsaldean UDAk eta Beti Gaztek Ibarra futbol zelaian jokatu dutena. 24. minutuan etorri da norgehiagokako gol bakarra: Ibon Perez de Labeagaren jokaldi bikain baten ostean Ander Fernandezek baloia sareratzea lortu duenean. Beti Gaztekoek ere ia-ia lortu dute lehen zatian gola egitea, baina UDAko atezain Asier Castellanok ederki geratu du baloia.

Bigarren zatian gol aukera argi bakarra izan da, aretxabaletarrena, baina etxekoek ez dute bigarrena markagailura igotzerik lortu. 1-0 izan da azken emaitza.

Jardunaldiko hiru puntuak eskuratuta, sailkapenean laugarrena da UDA hamahiru punturekin. Esan behar da baina lehen lau taldeek, tartean Bergarak, puntu kopuru bera dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak