Fiskaltzak Juan Kruz Mendizabalen aurkako kasua artxibatu du

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko otsailaren 15a

Juan Kruz Mendizabal Puntua aldizkarirako egindako elkarrizketan

Efe agentziak zabaldu duenez, salatutako sexu abusu delituak "preskribatuta" daudelako itxi du kasua Gipuzkoako Fiskaltzak. Hala ere, salatutako delituei buruzko "datu berriak" agertuko balira, ez du baztertzen hauek "baloratzea".

Juan Kruz Mendizabal Donostiako San Vicente parrokian apaiz eta Xirimiri Gazte Taldeko arduradun zela, bi adintxikikori ukitze desegokiak egin izana frogatutzat eman zuen Donostiako Elizbarrutiak urtarrilean igorritako prentsa-oharrean.

Orain artean hiru adingaberen kasuak ezagutzen baziren ere, atzo, EITBk laugarren baten berri eman zuen. Albistegietan testigantza eman zuen gizonak adierazi zuenez, bere ustetan "kasu gehiago izango dira" eta orain arte ezagutzen den zerrenda luzatu egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak