Untxia eta txipiroiak prestatu behar izan dituzte Lasai Toki elkartean. Baina, aurretik, Bergarako dendetan (Izotz jaki izoztuak, Arantza denda eta Antia harategia) ibili dira erosketak egiten, 30 euroko aurrekontuarekin.
Hibai izan du laguntzaile Ignacio sukaldariak, eta beraien arteko tirabiraren bat izan bada ere, umoretsuak direla erakutsi digute.
David eta Mikel anaiak lehen aldiz prestatu behar izan dituzte txipiroiak, baina hori ez da igarri eta epaimahairi ere asko gustatu zaizkio.
Bi bikoteek prestatukoa dastatzen eta epaitzen ibili dira lehen saio honetan Maritxu Barrena, Jose Mari Perez eta Koldo Lasa.