10:30ean Bergarako odoloste dastaketa egingo dute San Martin plazan, eta goiz-eguerdi partean trikiti doinuek eta kantu-jira herrikoiak girotuko dute herria, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoekin, azkeneko hori. Paella-jana 14:30ean izango da, Kruz Gallastegin; gaur, egubakoitza, eros daitezke txartelak –6,5 eurotan– Bule, Pol-Pol, Arrano eta Depor tabernetan, eta bihar Kruz Gallastegin. Udalak mahaiak eta bankuak jarriko ditu; edariak eta kafea, norberaren kontura. Goizaldera arte jarraituko du festak, eta jarraipena izango du martitzenean eta eguaztenean.
Autobus zerbitzu berezia
Jaietarako gaueko autobus zerbitzu berezia egongo da bihar, Antzuolarekin eta Elgetarekin.