Danborradaren bigarren zati horren ibilbidea, baina, lehenengoarena baino laburragoa izango da, herriko beheko zatia egingo du-eta soilik; goikoa ez. Plazan itxoingo diete ohiko konpainiei. San Martinen errepresentazioa 23:30ean hasiko da. Aurten horrela egitea erabaki dute, danborradaren festa kutsua eta kutsu solemnea, biak, errespetatzearren.
Bestetik, Udalak dei egin die bandera eramaile izango liratekeen 16 urtetik gorako neska zein mutilei izena eman dezaten (943 77 91 59).