Juan Carlos Arriaran atxilotu dute Bergaran

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko abe. 20a, 10:50

Atxiloketa gertatu eta gutxira, Arriararen askatasuna eskatzeko manifestazioa egon zen atzo.

Polizia Nazionalak atxilotu zuen atzo, Barne Ministerioak jakinarazi duenez, justizia frantsesak "terrorismoagatik" 2005ean emandako euroagindua beteta. 30 urtez sorterritik kanpo egon ondoren, jaioterrian egitekoak ziren harreraren aurretik atxilotu zuten. Hain zuzen, etxetik, baserritik, atera zenean harrerara joateko.

Barne Ministerioaren iturriek diote, Juan Carlos Arriaran Sali-k 1982an alde egin zuela Mugarra taldea desegin ondoren. Bi urte geroago, Frantziak Panamara kanporatu zuen eta 1990ean Venezuelara estraditatu zuten.

19:15ean atxilotu zuten atzo Bergaran Juan Carlos Arriaran Sali eta handik gutxira atxiloketa salatzeko manifestazioa egon zen, Sali askatu, konponbidea orain lelopean.

Audientzia Nazionalera, deklaratzera

Bergarako ezker abertzaleko kideek aurreratu dutenez, Audientzia Nazionalean deklaratzekoa ei da gaur, eta hori horrela, abokatua eta haren senide eta lagunak Madrilera joan dira.

Iturri berberek gehitu dutenez, Sali-ren azken egoeraren berri emateko asanblada egongo da 20:00etan, San Martin plazan. Ondoren mobilizazioa ere egingo dute, Bergarako Ezker Abertzaleak deituta.

Erlazionatuak

Txalo artean hartu dute Juan Carlos Arriaran 'Sali'

Monika Belastegi Aranzabal 2014 abe 21 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak