Deba ibaiaren gaineko bideoa eta solasaldia

Imanol Gallego 2014ko aza. 4a, 10:06

Ura eta erreka Deba ibarrean kanpainari amaiera emateko, proiekzioa eta solasaldia egongo dira datorren eguenean, hilaren 6an, 19:00etan, Irizar jauregiko areto nagusian.

Alde batetik, Ura Deba ibarrean izeneko ikus-entzunezkoa ikusteko aukera egongo da, Lexeia Larrañaga bergararraren eskutik. Dokumental horretan, urak Debagoienean egiten duen ibilbidea erakusten da; mendietan sortzen diren iturburu txikiak, ibai nagusiarekin elkartu eta Deba herrian itsasoratu arte.

Horren ondoren, berbaldia egingo dute bi zientzialarik. Jorge Gonzalezek hartuko du hitza lehenengo. Biologian doktorea da, ur gezatako ugaztunen kudeaketan aditua eta desagertzeko arriskuan dauden ugaztun erdi-akuatikoen kontserbazioan dihardu lanean hainbat administraziorentzat. Ibai ekosistemen gainean duen ikuspegia emango du, zertan lan egiten duen azalduko du,  eta esango du nola baloratzen duen inguru honetako ibai eta erreken gaur egungo egoera. Gonzalezek gazteleraz egingo du hitzaldia.

Arturo Elosegik hartuko du hitza ondoren. Biologia katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko irakaslea da, eta ibaien ekologia ikertzen duen lantaldeko ikerlaria. Elosegik ere ibai ekosistemen gainean duen ikuspegia emango du, zertan lan egiten duen azaldu, eta esango du nola baloratzen duen inguru honetako ibai eta erreken gaur egungo egoera. Elosegik euskaraz egingo du berbaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak