Bergara Hiria irabazi baina jokalari bat galdu du Antzuolak

Julen Iriondo 2014ko abu. 31a, 21:37

Itxuraz, lesio larria egin zuen Ander Arana aurrelariak, eta horrek mikaztu zien garaipenaren zaporea. Antzuola 3 - UDA 2 izan da emaitza.

Antzuolak eta Aretxabaletak arratsaldean jokatutako Bergara Hiria torneoko finala parekatua izan da lehenengo zatian. Bi taldeek ekin diote indartsu partiduari, eta Antzuola izan da gola egiten aurrenekoa, lehen zatiaren erdi aldera, Jokin Gorostolaren bitartez. Laster berdindu du Aretxabaletak, eta berriz ere Antzuola aurretik jarri arren, atsedenaldiaren aurretik markagailua bina berdintzeko gai izan dira Gorka Valleren mutilak. Ander Fernandezek egin du banakoa korner batean, Oinatzek antzuolarren bigarrena kontrarioen hutsa aprobetxatuta, eta Imanolek berdinketa, falta baten bitartez.

Aretxabaletakoen entrenatzaile Gorka Vallek partiduaren amaieran zioen eurek egindako akatsek kondenatu duela taldea. Dena den, onartzen du Antzuola hobeto ibili zela; behintzat, bigarren zatian. Lehenengo zatiko 15-20 minutu izan ziren, bakarrik, UDAkoenak.

Bigarren zatian, Danelek atzelariei bizkarra irabazita egindako golak eman die garaipena Antzuolakoei. Ez dute, ordea, finala pozik amaitu. Izan ere, bigarren zatian zelairatu eta ordu laurdena jokatuta min hartu du Ander Aranak, eta lesio larria zirudien, probak egin aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak