"Gaur egungo lanpostuen %70ak, Lanbide Heziketa mailako ikasketak eskatzen dituzte eta hala izaten jarraituko du etorkizunean ere", dio Ramon Martinez de Murgiak. Eta gaineratu: "Enpresek geroz eta produktu espezializatuagoak egiten dituzte eta ondo prestatutako pertsonak behar dira". Hor etengabeko prestakuntzak duen garrantzia ere azpimarratu du Martinez de Murgiak.
Batez ere arlo industrialean beharko dira langile kualifikatuak eta hor dago etorkizuna, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendariaren esanetan. Hain zuzen ere, zentzu horretan Migel Altuna Institutuak jokatzen duen papera nabarmendu du, izan ere, beste espezialitate batzuk eskaini arren, arlo industrialean ditu indarrak ipinita Miguel Altunak. Gainera, enpresen eta Miguel Altunaren arteko harremanak handiak dira eta haren esanetan hori da Debagoieneko Lanbide Heziketaren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat.
Laugarren plana, martxan
Bestetik, Lanbide Heziketako zuzendariak adierazi du, Lanbide Heziketaren Laugarren Plana martxan ipini duela Eusko Jaurlaritzak, hiru ardantz nagusirekin. Formakuntza, berrikuntza eta ekintzailetasuna.