Autoa garajean uzten duten bergararrek %75eko hobaria izango dute garajearen kontribuzioan

Txomin Madina Milikua 2014ko urt. 22a, 16:42

'Kotxea Garajean' programa sortu du Bergarako Udalak, kaleetan aparkatuta dagoen auto kopurua murrizteko asmoarekin. Programan parte hartzen duten garajeen jabneek, %75eko hobaria izango dute garajearen kontribuzioan.

Bergarako kaleetan aparkatatuta dagoen auto kopurua gutxitzeko helburuarekin, Kotxea garajean izeneko programa sortu du Bergarako Udalak. Gaur egin dute programaren aurkezpena, eta bertan, Jaione Isazelaiak esan du bhaketa baten duela jatorria ekimenak: "Pentsatzen dute denok gaudela konturatuta elurra edo izotza egiten duenean, autoak desgertu egiten direla kaletik. Pentsatzen dugu gertatzen dela jendeak autoa garajean sartzen duelako".

Datuei dagokienez, Bergarako herrigunean 6.762 auto eta ibilgailu misto daude, eta 7.155 garaje partikular eta kaleko parkin. Horrek esan gura du, 393 aparkaleku gehiago daudela ibilgailuak baino.

%75eko hobaria

Gauzak horrela, programa honetan izena eman eta ibilgailua garajeetan sartzen dutenek, %75eko hobaria izango dute urte bukaeran garajearen kontribuzioan.

Hau guztia aurrera eramateko sistemari dagokionez, herria sei zatitan banatu dute: Bergarako iparra, erdia, hegoa, Bolu, Angiozar eta Osintxu. Programan parte hartzen duenak bere gunean kotxea kanpoan ez uzteko konpromisoa hartzen du. Hala, gunearen arabera kolore bat edo bestea izango duen pegatina jarri beharko du kotxean, udaltzainen presentzian; gero hauek izango diura kontrola eroango dutenak. Urte bukaeran berriz ikusiko dute autoa, pegatina mantentzen duela ziurtatzeko. Iruzurrrak ekiditeko gainera, pegatinak, kentzen saiatuz gero, hautsi egiten dira.

Programan izena emanda egon arren norbaitek bere gunean aparkatzen badu, galdu egingo du hobaria. Gainera, ez da bateragarria izango programan parte hartzea eta era berean OTAko egoiliarra izatea, eta bien artean aukeratu beharko da.

Egunotan hasiko dira gutun bidez garajeen jabeei programaren eta bertan parte hartzeko bete beharreko baldintzen inguruko informazioa ematen eta asmoa da, egin beharreko guztiak eginda, martxoa amaierarako hastea. Udaletik esan dute hasiera baten froga moduan hasiko dutela sistema, eta abenduan ebaluatu egingo dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak