Pegatinak eskuratzeko eskaera gehienak Bergarako erdigunean jaso dira. Bertan, 367 lagunek eman dute izena, 94k Bolun, 66k iparraldeko gunean, 55ek hegoan, 3k Angiozarren eta 2k Osintxun. Izena emateko Udaletxean dagoen formulario bat bete behar da, eta derrigorrezkoa da kotxea Udaletxera eramatea udaltzain batekin pegatina jarri ahal izateko.