EOSen kontzertua argazkitan

Txomin Madina Milikua 2014ko urt. 18a, 14:08
Miguel Gonzalez Bastidaren omenezko kontzertua eskaini zuen atzo EOSek Bergaran, eta Udal Pilotalekua goraino bete zen musikazalez. Indarrak eta zirrarak, biek egin zuten bat atzokoan.

Atzo gauean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bergaran eskaini zuen emanaldiaren ostean ikusleei entzundako batzuk dira horiek.  EOSek Bergara bisitatzen zuen bosgarren aldia zen, eta oraingoan motibo berezi batekin: Miguel Angel Gonzalez Bastida musikari bergararra omentzea, hain zuzen ere.

Udal Pilotalekuan izan zen kontzertua, eta goraino bete zen berau: sarrera guztiak agortu ziren, eta 800 pertsonak gozatu ahal izan zuten ordu eta erdi inguru iraun zuen emanaldiaz. Bergararrak asko, baina baita beste herri batzuetatik joandako musikazaleak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak