Historiaz hausnartzera gonbidatu zituzten entzuleak

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko urt. 16a, 14:07

Bake-ituna proiektuaren baitan – Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzaren proiektua– erakusketa eta mintegi saioak egiten ari dira Gipuzkoako hiru herritan; Irunen eta Tolosan dagoeneko egin dira eta atzo, eguaztena, Bergaran egin zen mahai-ingurua. '1813, historia edo mitoa?' izenburupean, historiako hainbat puntu planteatu zizkieten bertaratutakoei Xabier Kerexeta, Maggie Bullen eta Mertxe Tranche historialari eta antropologoek.

Gerra Napoleonikoen garaia oinarri hartuta, Bergarako besarkadaz mintzatu ziren, esaterako. Kerexetaren ustez mitifikatu egin den gertakaria da. Besarkadaren gainean adiskidetasunaren pertzepzio bat badagoela esan zuen, baina kontrara ere kalifikatu izan dela, traizio moduan; "historiara jotzen dugunean beti egiten dugu aukeraketa bat", esan zuen. "Hein handi batean azaleko gauzetan geratzen gara mamiari edo sakontasunari garrantzia txikiagoa emanez". Eta modu horretan bertaratutakoak hausnartzera gonbidatu zituen.


Historiaren zati batekin geratzen garela ere azpimarratu zuen: "Zer da interesatzen zaiguna; historia beliko-politikoa, Besarkadaren historian ondo laburtzen dena, ala bestelako historia ere bai? Hau da, ekonomiko-soziala? Izan ere, Besarkadan emakumeak ere baziren eta dokumentuetan ez dira ageri, ez Gerra Karlistetan, Foruetan...

Erakusketa hilaren 29tik aurrera

Proiektuaren barruan hilaren 29an Aroztegin 1808-1813 Inbasio napoleonikoak izeneko erakusketa irekiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak