Aramaioko jaietako egitaraua, erreportajeak, argazkiak, bideoak eta beste zenbait bitxikeria.
Mozorro afaria San Martin jaiak agurtzeko

Aitor Agiriano 2017 uzt 03 Aramaio

Jaiei amaiera borobila emateko, mozorroak jantzi eta mahaiaren bueltan bildu dira aramaioarrak. Herriko plazan egin dute afaria, eta bertan, Tina Turner, Michael Jackson... bezalako abeslari famatuak izan dira. Behin sabela beteta, Sakatu elektrotxarangaren musika doinuekin segiko du parrandak.