Guraso bakarreko bi familia ezagutzen

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba urt 30, 09:36 Debagoiena

DATUETATIK TIRAKA

Familiak osatzeko hamaika modu daude eta Izaskun Urteaga eta Maider Biain oñatiarrak, ama bakarrak dira. Urte hasieran guraso bakarren dekretu berria onartu zuten eta horri esker, legearen aurrean izaera bat lortu dutela adierazi dute. Ama bakarra izateaz, prozesuan zehar bizi izandako zailtasunez, pozez eta gizartean ikusezin izateaz  aritu dira.