Debagoieneko delitu tasa, EAEkoaren eta Gipuzkoakoaren azpitik

Txomin Madina Milikua urr 30 Debagoiena

DATUETATIK TIRAKA

Ertzaintzaren datuen arabera,1.000 biztanleko delitu edo arau-hauste penalen tasa 33,67 izan zen bailaran. Gipuzkoan, 44,58 izan zen iazko tasa eta, EAEn, 47,22. Datu horiek eta beste hainbat abiapuntu hartuta, delituak aztertzen ditu Datuetatik Tiraka saioaren atal berrienak.