

Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokiako organoa berritu egin dute eta gaur, Santa Zezilia egunaren bezperan, izan da berritu ondorengo lehen emanaldia. Hain zuzen, Goikobalu abesbatzak emanaldi berezia egin du eta parrokian, eta Mikel Ansola markinarrak jo du organoa. Era berean, Enrike Dolarak gaitarekin pieza ere bat jo du. Bihar, halaber, meza berezia egingo dute parrokiako koruarekin batera, Santa Zezilia eguna ospatzeko.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.