MODA 360

Moda 360: Azabala

Maite Albes

Atal honetan Azabala-rekin solasean aritu gara inspirazioaz, ekintzailetzaz eta jostungintzaren atzean dagoen ofizioaz berba eginez. 

Kalitatearen, xehetasunen eta denboraren poderioz balioa irabazten duten piezen aldeko apustua izan dugu hizpide, baita tokiko ekoizpena, transmisio bidez iritsi zaigun jakintza eta gure herrietan bizirik dirauten artisau-lanbideak ere. Bezeroarekin sortzen diren lotura emozionalez, identitateaz eta kulturaz hitz egin dugu, jantzi bakoitzak kontatzen duen istorioa agerian utziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak