Drone Soccer Euskadik (Flybble) eta Garaia parke teknologikoak antolatuta, Garaian bertan egingo dute, lehen aldiz, Drone Soccer Euskadi Txapelketa, azaroaren 9tik 13ra, 09:00etatik 13:30era. Lehiaketak 100 talde eta 300 ikasle gazte bilduko ditu gehienez. Parte-hartzaileek partidez, sariez, tailerrez eta berrikuntza teknologikoari eskainitako guneez gozatzeko aukera izango dute.