Sanjuanetako danborradetan parte hartzeko dei egin dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko maiatzaren 25a

2025eko helduen danborrada, Maala kaletik.

Sanjuanetako umeein zein helduen danborradetan parte hartzeko dei egin dute: "Animatu eta parte hartu, oraindik tokia dago. Adin guztietarako da aproposa, eta ez da esperientziarik behar. Danborradak herria elkartzen du!". Helduak hasita daude entseguekin eta umeen danborradarako entseguak maiatzaren 30ean hasiko dira. Entseguetako batera agertzearekin nahikoa izango da. 

Umeen danborrada ekainaren 13an izango da eta zapatutan entseatuko dute, Kulturolan, 11:00etatik 12:00etara. Helduen danborrada ekainaren 23an izango da eta entseguak, berriz, astelehen eta eguazten guztietan danborrada heldu arte; Zaldibarko frontoian izango dira entseguak, 20:30etik 21:30era. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak