Helduek lehen bi entseguak egin dituzte, eta beste hainbat ere egingo dituzte, 20:30etik 21:30era; eguraldi ona bada Zaldibarko frontoian elkartzeko ohitura dute, eta, bestela, Kulturolan entseatzen dute. Aurten bederatzi konpainia izango dira helduen danborradan: Ziorla, San Andres, Txalaparta, Montxon, Elma, Santamaina, Herri Eskola, Beti Alai eta Beti Gazte.