Aurrez aurre azaldu die herritarrei etxebizitza plana Arrasateko Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko maiatzaren 19a

Kulturaten atzo egindako aurkezpenean.

Etxebizitzaren gaiaren inguruan datozen urteetarako Udalak duen ekintza plana lehen eskutik jakiteko modua izan dute arrasatearrek. Udal ordezkariek eta txotena egin duten teknikariek euren lana aurkeztu die Kulturaten, eta egoera eta aukerak zeintzuk dien azaldu.

Etxebizitzaren egoera "larria" dela jakitun, Arrasateko egoera zein den, herria tentsio handiko bizitegi-eremu izendatzeak zer esan nahi duen eta datozen urteetarako Udalak zein asmo edo plan dituen herritarrei azaltzeko jende aurreko aurkezpena egin zuen Arrasateko Udalak atzo arratsaldean Kuturateko areto nagusian. Maider Morras alkateak, Garazi San Migel hirigintzako batzordeburuak eta planaren txostena egin duten Imanol Esnaolak eta Gillen Txintxurretak eman zituzten azalpenak. Entzutera joan ziren herritarren artean zeuden, adibidez, gazteendako zein helduendako etxebizitzak egiteko Udalak erosi duen La Merced eraikineko bi moja.

Planaren aurkezpena, etxebizitzaren egoeraren diagnosia erakusten hasi ziren gero hurrengo hamabost bat urterako izan daitekeen plana azaltzeko. Maider Morras alkateak adierazi zuen moduan, Udalak dituen baliabideen eta eskuduntzen barruan egindako etxebizitza plana da aurkeztu dutena, "dena ez baitago Udalaren esku".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak