Arrasateko Gazte Olinpiadak bigarren urtez egingo dituzte aurten. Aurreko aldietan txosnak zabalik izan badira ere egun horretan, aurten, ez da hala izango. Dena den, zerbait berezia prestatu gura izan dute eta bi talde ezagun gonbidatu dituzte gau partea girotzeko.
Elorriotik etorriko da Fito Skins laukotea. Iaz kaleratu zuten bigarren diskoa, Venganza&Perdon eta lan horretako abestiak aurkeztuko dituzte, baita beste hainbat kantu ezagun jo ere.

Gozategik, ostera, ez du aurkezpenik behar 30 urtetik gora daramatza eta oholtza gainean. Erromeria giroa sortuko du Monterrongo bazterretan eta arrasatearrak, gazte, ume, zein heldu, dantzan jarriko ditu.