TXINGOKA

Txingoka 1: Hobiauak, erretzaileak eta Arriolis

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko uztailaren 2a

Euskara ardatz hartuta, eta umoretik eta jolasetik, AED elkarteak eta AEK-k elkarlanean egindako podcast-a da Txingoka. Lehenengo kapituluan, saioaren arkezpena egiteaz gainera askotariko kontu interesgarriak batu dituzte.

Onena hobea baino hobea da, eta hobea ona baino hobea, ezta? Orduan zergatik esaten ditugu HOBIAUA ETA ONAUA?

Gramatikaz gain, hausnarketa egiteko artikulu interesgarria eta historiari errepasoa egingo dizkiogu atal honetan.

Bukatzeko, Bixen eta Balenen abenturak izango ditugu: oraingoan, euskalki berri batekin etorriko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak