Inoiz ez baitakizu zer ekarriko duen ibilaldi batek: kasu horretan, aberriaz hausnartzea, kaki-arbola baten aitzakian, eta, besteak beste, Lurdes Iriondo, Nazim Hikmet eta (goiko argazkian ageri den) Pier Paolo Pasoliniren konpainia ere bai.
Iraitz Agirrerekin ahaztu gabe: berak ekarriko du zalantzak ebatziko dituen (eta zalantza gehiago sortuko dituen) ezinbesteko laguntza.