Arrasate tentsio handiko bizitegi-eremu izendatuko du Eusko Jaurlaritzak

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko abenduaren 17a

Etxebizitzak Arrasaten.

Ontzat eman ditu Arrasateko Udalak aurkeztutako dokumentu eta azterketak, eta izendapenaren aldeko balorazioa argitaratu du. Behin betiko izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute 2026an. Azken urratsa baino ez da falta izendapena lortzeko.

Arrasate tentsio handiko bizitegi-eremu izendatzetik gertuago dago. Izan ere, atzo, abenduak 16, argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak Arrasateri izendapen hori ematearen aldeko ebazpena, eta, ondorioz, azken urratsa izango den prozedura abiaraztea.

Ebazpena Arrasateko Udalak egindako eskaerari erantzunez dator. Izan ere, Udalak, maiatzaren 30ean aurkeztu zituen izendapena lortzeko azterketa eta analisiak. "Arrasaten etxebizitza eskubidea defendatzea eta bermatzea da gure lehentasuna. Horregatik, diagnostiko sakona egin genuen joan den ikasturtean eta plan sendo bat prestatu, gure udalerriko etxebizitza politiketan bide argi bat jarriz", adierazi du Garazi Etxeberriak, etxebizitza arloa barnebiltzen duen Hirigintza, Trantsizio ekologiko eta Mugikortasun zinegotziak.

Tentsio handikoa esaten zaio etxebizitza eskaria eskaintza baino handiagoa duen eremu geografikoari, eta izendapen horrek hainbat neurri hartzea ahalbidetzen du. "Ekintza-plana gauzatzeko ezinbesteko tresna izango da", azaldu du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak