Ciclogreen aplikazioak herrian egiten diren joan-etorri jasangarriak sarituko ditu, erronka eta sari sistema baten bidez, 2026ko uztailera arte. "Oinez, bizikletaz, autobusez edo auto partekatuz egindako joan-etorrietan egindako kilometro bakoitzeko puntu bat lortuko dute erabiltzaileek. Puntu horiek, askotariko erronkak gainditzeko eta sarien zozketetan parte hartzeko balioko dute", azaldu dute sortzaileek.
Lehen erronka urriaren 31ra arte egongo da martxan eta, parte hartzeko, honako pauso hauek egin beharko dira: Ciclogreen aplikazioa deskargatu eta kontu bat sortu; Plaza Biziren kodea gehitu –plazabizi–; oinez, bizikletaz, auto partekatuz edo garraio publikoan egindako joan-etorri guztiak erregistratu; rankingean norberaren postua begiratu, erronkak gainditu eta sari bikainen zozketan parte hartu.