"Datozen asteetan" Arrasate tentsio handiko bizitegi-eremu izendatzea espero du Udalak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko ira. 8a, 17:19

Arrasateko Udalak maiatzaren 30ean aurkeztu zion eskaera Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailari, eta hari dagokio izendapen ofiziala onartu eta publikatzea. Izendapen hori, Udal Gobernuaren esanetan, "urrats erabakigarria" izango da "herritarrek etxebizitza eskuragarria izateko duten eskubidea bermatzeko".

Arrasateko Udalak lehen aldiz aurkeztu zuen, maiatzean, bizitegi-merkatuaren tentsio egoeraren inguruko diagnosi eta ekintza plana, 12/2023 Etxebizitza Eskubideari buruzko Legearen testuinguruan. Txosten horrek udalerri osoaren egoera sozioekonomiko eta demografikoaren azterketa xehea jasotzen du, "Arrasate tentsio handiko bizitegi-eremu aitortzeko baldintzak betetzen dituela frogatuz", Hirigintza, Trantsizio Ekologiko eta Mugikortasun zinegotzi Garazi Etxeberriak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak