375. batzarra izan du gaurkoa BNI Aukera Debagoienak. Zortzigarren urteurrena, eta urte horietan guztietan, 80 enpresa baino gehiago pasa dira, eta 4.500 erreferentziatik gora sortu dituzte. Gainera, 5.520.824 euroko fakturazioa lortu dute.
Gaurko ekitaldia, kide ohiak eta kide berriak elkartu dira. Elkartzen direnetan, antolatu eta erraminta bera erabilita enpresen artean laguntzeko baliabidean bilatu eta partekatzen dituzte. Marina Gallastegi da BNI Aukera Debagoiena taldeko lehendakariordea eta lortutako datuei dagokionez dio, horrek erakusten duela "proiektu solidoa" dela: "Azken finean hemen geratzen da dirua, gure eskualdeari egiten diogun ekarpena da. Elkarlana egiten dugu, eta horrek erantzun ekonomikoa dauka". Azaldu du hainbat enpresa elkartzen direla, eta haien arteko harremanak indartzen dituztela bileretan, eta bileretatik kanpo eta helburu nagusia dela enpresa batek beste bati laguntzea.
Kideak, kide ohiak eta bi GKE
Gaurko saioan, egungo kideek eta kide ohiek haien proiektuen berri eman dute; bakoitzak, pare bat minututan. Horrekin batera, Mundukide eta Amsogra elkarteak gonbidatu dituzte, eta haiek ere izan dute aukera egiten dutenaren berri emateko. "Azkenean, zortzi urte daramatzagu elkarlanean eta erabaki dugu bilera goizeko zortzietan izan beharrean, eguerdiko hamabietara pasatzea. Geroko gosaria luntx bihurtuko dugu eta denbora gehiagorekin egongo gara. Gonbidatu gehiago eduki ditugu, taldekideak izandakoak ere etorri dira, eta gure bilerak beti dauka 10 minutuko aurkezpen nagusia. Erabaki duguna da hemen inguruko Amsogra eta Mundukideri ematea. Elkarlana ere sustatzen dute eta haien ikuspuntua ere guk jasotzeko".
Iñaki Agiriano Amsograko lehendakariak nabarmendu du bigarren aldiz hartu dutela parte BNI Aukera Debagoienaren ekintzaren batean, eta Nikaraguan egiten dutenaren berri emateaz gain, proposamenak egingo dituztela. "Ikusi dudana izan da nahiko lan polita egiten dutela", dio BNI Aukera Debagoienaren lanari buruz.
Mundukideko komunikazio arduradun Beñat Arzadunentzat gaurko ekitaldiak aukera eman die Mundukideren lanaren berri emateko, eta besteek egiten duten lanaz gehiago jakiteko. "Dakidana da enpresetako jendea elkarlanerako biltzen direla, eta gure interesa da haiengana heltzea".