San Juan de Dioseko 'Plazaola' unitate berria ezagutzen izan dira Foru Aldundiko ordezkariak

Mirari Altube Arrese 2025ko api. 30a, 14:30

San Juan de Dios ospitaleko eta Gipuzkoakoa Foru Aldundiko ordezkariak.

Arrasaten kokatuta dagoen San Juan de Dios Ospitaleko Plazaola Buruko Nahaste Larrietarako Egoitza Unitate berriak (URTMS) 32 plaza itundu eskaintzen ditu buru-nahaste larria duten pertsonentzat, eta Eider Mendoza diputatu nagusia eta Gizarte Politiketako diputatu Maite Peña instalazio berriak ezagutzen izan dira. 725.000 euroko dirulaguntza jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiarengandik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte-zerbitzuetako zentroetan inbertitzeko 2025eko dirulaguntzen deialdia ireki du. Hamaika milioi eta erdi euroko aurrekontua izango du ekimen horrek, eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik.

Ekipamendu sozialen sarea sustatzea da deialdiaren helburua Foru Aldundiko arduradunek adierazi dutenez, "modernizazioa, irisgarritasuna eta kalitatea" bultzatuta, "zentro berriak" sortuta eta lurralde osoan daudenak hobetuta. Eider Mendoza diputatu nagusiak adierazi duenez helburua da "ongizatean haztea" lurraldea: "Abian dagoen eraldaketa azkartuz, zaintza eredu pertsonalizatuago, berritzaileago eta komunitatearekin konektatuago baterantz".

Sektore sozialeko elkarte eta erakundeekin lankidetza defendatu du, "Gipuzkoako gizarte zerbitzuen balio nuklearretako bat" izanik, eta San Juan de Diosek Arrasaten duen ibilbidea jarri du eredutzat.

Nahaste mental larriak dituztenentzat

Gizarte-zerbitzuetako zentroetara bideratutako dirulaguntzaren zati bat jaso duenetakoa da Juan de Dios Ospitaleko Plazaola Buru Nahaste Larrietarako Egoitza Unitate berria (URTMS). Mendoza eta Peña diputatuak hori ezagutzen izan dira gaur goizean eta lagun izan dituzte bistan zentroko zuzendari Apolo Zepeda eta  III. Lurralde Unitateko zuzendari Elena Urdaneta.

Unitateak 32 plaza baimendu ditu, Aldundiarekin itunduak. Horietatik 24 banakako gelatan daude, eta besteak –zortzi plaza– bat, hiru eta lau pertsonako apartamentuetan. "Bizitza autonomoa" sustatzeko eta "erabiltzaileen bizi-kalitatea" hobetzeko diseinatu dira. Instalazioak egokitzeko eta birgaitzeko 2.802.813,75 euroko inbertsioa egin da guztira, eta horietatik 725.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzen bidez finantzatu direla adierazi dute.

Baliabide soziosanitario honen helburua da Nahaste Mental Larria (BL) diagnostikatutako pertsonei arreta integrala ematea, batez ere psikosia eta zenbait nortasun-nahaste dituztenei. Artatutako pertsonek bi urtetik gorako prozesuak izaten dituzte, desgaitasun-maila ertaina edo larria, eta disfuntzio soziala, arlo pertsonalean, sozialean, laboralean eta familiarrean. Unitate horretara sartzeko hainbat baldintza bete behar dira, besteak beste, Osasun Mentaleko sare publikoan artatua izatea, BL diagnostiko bat izatea, egonkortasun klinikoko egoeran egotea ospitaleko esku-hartzerik behar izan gabe, jokabide disruptiborik ez izatea eta borondatezko parte-hartzea onartzea. Erabiltzaileek 18 eta 65 urte bitartean izango dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak