Intxortak berretsi du Gogorako zerrendetan faxistan eta erresistenteak parekatzen direla

Jone Arruabarrena 2025ko mar. 21a, 10:09

Intxorta 1937 elkarteko kideak, zerrendetan dauden Arrasatearren senide batzuekin.

Intxorta 1937 kultur elkarteak duela aste batzuk salatu zuen Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak Euskadin gerra zibilean hildako biktimak zerrendan "kolpe militarraren garaipenaren alde borrokatu zirenak" ere jasotzen dituela, eta horrek faxistak eta erresistenteak parekatzen dituela.

Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen Sailburuak erantzun die aste honetan, eta esan du zerrenda horien bidez ez direla parekatzen kolpe militarraren aldekoak eta erresistenteak izan zirenak kolpe militarrari, eta "ikerketa lan sakon baten emaitza" dela.

Intxortak, ordea, bere hasierako argudioa berretsi du, eta adierazi du argazkietatik hasita, parekotasun hori egiten dela institutuko webgunean: "Argazki batek mila hitzek baino gehiago balio duelako, esan behar dugu hasierako argazkietatik hasita, alde bietakoak parekatuta daudela".

Izan ere, azaldu dute zerrendako Errepublikanoek eragindako hildako biktimak atalean eta Matxinatuek eragindako hildako biktimak atalean dauden argazkietan agertzen diren pertsonak berdinak direla: "Matxinatuek eraildako Debagoiendarrak, Florencia Olazagoitia Zeziaga, Maria Areitio Arana, Paula Mugika Arregi, Emeteria Aranburuzabala Beitia eta Norberto Mondragon Herrasti, Errepublikanoek eragindako hildako biktimaren izenburuaz agertzen dira argazki horretan". Gaineratu dute hori, argazkietan agertzen direnen senitartekoentzat "frankismoaren biktimak iraintzea" dela, eta, hain zuzen, Nati Roa Bedia, Arantza
Sasian Etxabe, Norberto Mondragon Artola eta Aurelio Matilla Urrutiaren ilobek Gogorari eskatu diote beraien senitartekoen argazkiok webgunetik kentzeko.

Gainera, aste batzuk lehenago salatu zuten moduan, esan dute zerrendetan matxinatuen bandoan hildako bezala agertzen diren zazpip arrasatearretatik preso hartutako hiru gudariak zirela, eta beste lau arrasatearrak ere behartuta eraman zituztela matxinoek.

Azkenik, sailburuari erantzunez, esan dute ikerketa ere ez zela modu egokian egin: "Arazoa izan zen bi bandoetako zerrendak egiteko, ikertzaileei ikerketa sakona egiteko ikertzaileei ez zitzaiela beharrezko denbora eman. Horregaitik ez ziren kontaktuan jarri gaia urteetan landu dugun talde memorialistekin, eta gutxiago biktimen senideekin". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak