Arrasate "berdeago, jasangarri, ekologiko eta atseginago" bat eraikitzeko helburuarekin, 730 zuhaitz landatu zituen Udalak urtarrilean eta otsailean. Horrekin batera, bestelako interbentzio txikiak ere egin dituzte, berdeguneak sortuz eta hauetan esku-hartze berriak eginez, Arrasate Pasealekuan eta San Frantzisko eliza atzean.
Halaber, dagoeneko sortuta zeuden berdeguneetan "basotxoak" deituriko zuhaitz guneak sortu dituzte, besteak bete, Uribarrin, Musakolan edota Zerrajeran. "Honelako basotxoek hiri-biodibertsitatea handitzen laguntzen dute. Berdegune handietan zuhaitz eta zuhaixka multzoak egiten dira, zuhaitzetako batzuk fruitu jangarriekin, eta modu honetan, animaliak erakartzen dituzte, batez ere txoriak".
Zuhaitz berriak jartzeaz gain, hilik edo gaixorik zeuden zuhaitz batzuk kendu behar izan dituzte, baita "gutxi batzuk" kendu ere, berrurbanizazio bat edo beste egiteko.
Azkenik, Udal Gobernuak salatu du 730 zuhaitzetako batzuk lapurtu dituztela eta beste batzuk, apurtuta azaldu direla, Santa Barbaran, esaterako. Horren harira, "guztion jabetzakoak diren berdeguneak" errespetatu eta zaintzeko ardura eskatu du.