ALBISTEAK

"Etxebizitza publikoaren aldeko politiken beharra" azaldu du Sumar alderdiak Arrasateko agerraldian

Iñigo Barrena 2024ko api. 5a, 14:30

Sumar alderdiak Arrasateko Seber Altube plazan egin du Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren irekiera ekitaldia. Bertan izan dira Alba Garcia lehendakarigaia, Andeka Larrea Gipuzkoako zerrendaburua eta Juan Luis Merino, seigarrena Gipuzkoako zerrendetan.

Ekitaldi hasierarako Arrasate hautatu izana, Gipuzkoako beste sei udalerrirekin batera, Euskadiko etxebizitzen preziorik tentsionatuena duen udalerrietako bat delako izan dela adierazi dute Sumar alderdiko kideek, eta hain zuzen, etxebizitza publikoaren aldeko politiken beharra azaldu dute. Hain zuzen, Sumarrek proposatu du neurri integralak hartzea Euskadiko udalerri tentsionatuetan dagoen etxebizitza-krisiari aurre egiteko.

Horretarako hainbat proposamen aurkeztu dituzte. Urtebete baino gutxiagoan, eskualde osoko alokairuen gehiegizko prezioak mugatu eta geldiaraztea, etxebizitza eskuratzeko aukera zuzena ziurtatuz. Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzu bihurtzea proposatu dute kudeaketa eraginkorragoa lortzeko politikak bateratuz. Gainera, alokairuko etxebizitzen parke publiko bat sortzearen alde apustua defendatu dute, 2040rako etxebizitza guztien % 20 gutxienez lortzeko helburuarekin. Eta, Horrez gain, gazteentzako alokairu sozialeko 2000 zuzkidura-bizitoki berri sartzea bermatzeko konpromisoa dutela adierazi du Garcia lehendakarigaiak. Era berean, gaineratu dute, etxebizitza, merkatuko ondasun gisa sagaratu dela, ondasun espekulatibo gisa, eta, honek ezin duela merkatuko ondasun bat izan, instituzioek bermatu beharreko oinarrizko eskubidea baizik.

Berau leporatu diote EAJren eta PSE-EEren koalizio-gobernuari, etxebizitzari buruzko beren legea eta euskal gizartearen arazo nagusiari irtenbidea emateko aurreikusten dituen mekanismoak ez dituztelako aplikatzen, eta, 2015ean onartutako etxebizitzaren euskal legearen zati handi bat kaxoi batean dagoela ordutik. Hori aldatze aldera, Andeka Larreak adierazi du Sumar dela politika aurrerakoien berme bakarra.

Azkenik, PSE-EEri leporatu dio politika kontserbadoreak babestea eta EAJrekin gobernatzen jarraitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak