Zientzia dibulgazioari eskaini diote oraingoan Arrasateko Bibliotekako interesgune berezia

Txomin Madina Milikua 2024ko mar. 7a, 16:36

Esparru zientifikoren barruan kokatzen diren liburuak eta ikus-entzunezkoak nabarmendu dituzte aldi honetan. Juan Ignacio Perez Iglesias biologo eta zientzia dibulgatzailearen hitzaldiarekin osatu dute ekimena.

Aurretik, esaterako, osasun mentala, LGTBIQ+ kolektiboa edo komiki biografikoak bezalako  gaiekin egin bezala, zientzia dibulgazioan jarri dute fokua oraingoan Arrasateko Udal  Bibliotekak prestatzen duen  duen interesgune berezian. "Interesguneena ohiko praktika da gure liburutegian. Gai baten inguruko bibliografia aukeratu, ohiko apaletatik atera eta jendearentzat eskuragarri jartzen ditugu. Horrek gaiaren bueltako gure bilduma berritzeko ere balio digu"; azaldu du liburutegiko zuzendari Asun Agirianok.

Zergatik oraingoan zientzia dibulgazioa? Agirianok dioen moduan, liburutegiak, aisialdirako bakarrik ez, ezagutza zabaltzeko tokia ere badirelako: "Umeei, adibidez, dinosauroen edo animalien inguruko liburuak gustatzen zaizkie, ez bereziki fikzioa edo literatura. Helduei behira, pentsatu genuen gaur egun pil-pilean dauden Adimen Artifiziala edo biologia bezalako interes berezia sortu ahal zutela. Horiek aurkeztu eta sailkatu nahi izan dugu".

Aste santu ostera arte jarrita egongo den interesgunerekin batera, bi gida ere atera dituzte zientzia dibulgazioarekin: lotuta: bata, bertan dauden liburuak gaika zerrendatzen dituena; eta bestea, bideotekan dauden dokumental zientifikoak jasotzen dituena. Aste santua pasatu arte egongo da

Giza entzelafoaren bilakaera

Oraingo honetan, Juan Ignacio Perez Iglesias biologo eta zientzia dibulgatzailearen hitzaldi batekin ere jantzi dute osatu dute ekimena. Berak idatzi duen eta Bilbliotekan eskuragarri dagoen Primates al este del eden liburutik abiatuta, giza entzefaloaren bilakaera izan zuen atzo hizpide Perez Iglesiasek Kulturaten.

Azaldu zuen besteak beste, beste animalienekin alderatuta, gizakiaren burmuina asko handitu dela: lau milioi urtetan 300 zentimetro kubiko izatetik lau aldiz gehiago izatera pasatuz. "Lau milioi urte denbora laburra dela esatea harrigarria izan daiteke baina ikuspuntu ebolutibo batetik halaxe da. Bi arrazoirengatik gertatu da hori: batetik, onura nabarmenak ekarri dizkigulako eta egoera ezberdinetara egokitzen lagundu digulako; eta bestetik, hori lortzeko energia nahikoa lortzeko gaitasuna izan dugulako", azaldu du Perez Iglesiasek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak