Hiru hilabeteko txakurrarekin aritu dira lehenbizi, eta, gero trebatuta dagoen txakur batera arteko prozesua erakutsi dute Kondekuako belardian. Zirkuitua prestatu dute bertan, eta, azalpen ederrak eman dituzte artzainek.
Artzai txakur erakustaldia izan da gaur, Arrasaten, Gipuzkoako Artzain Txakur Elkartearekin GIATE lankidetzan eta Jose Ramon Garcia artzainak gidatuta. Santamasetako egitarau barruko ekitaldia izan da, eta jende dezente batu da bertan erakustaldiaz gozatzera. "Artzai txakurrak trebatzeko jarraitzen den prozesua erakusteko erakustaldia izan da", adierazi du Estepan Plazaolak, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketen Elkarteko kideak.
Hiru hilabeteko txakurrarekin aritu dira lehenbizi, eta, gero trebatuta dagoen txakur batera arteko prozesua erakutsi dute Kondekuako belardian. Zirkuitua prestatu dute bertan, eta, azalpen ederrak eman dituzte artzainek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.