Santamasetako Padel Txapelketako finalak domekan

Xabier Urtzelai 2023ko abenduaren 15a

Domekan 11:00etan hasiko dute Santamasetako Padel Txapelketako finala. Hala, Jorge Aranesek eta Patxi Vallejosek osatutako bikoteak Aitor Magallanesen eta Ander Barrosoren kontra neurtuko ditu indarrak finalean.

Hilabete pasatxoan norgehiagokak jokatzen ibili eta gero, antolatzaileek dagoeneko eman dute aditzera zeintzuk iritsi diren partidu erabakigarrira. Jorge Aranesek eta Patxi Vallejosek Aitor Magallanesen eta Ander Barrosoren kontra jokatuko dute. Txapelketa azaro erdialdean hasi zuten, eta 32 bikotek eman zuten izena. Bada, aipatutako bi bikoteak izan dira euren multzoetan gailendu direnak. "AKEtik jende guztia animatzen dugu igande goizean partida horretaz zuzenean gozatzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak