Santa Agedako bainuetxeaz ariko da bihar Juan Pedro Valenzuela

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 21a, 14:47

Zikloaren aurkezpena egin zutenekoa.

Arrasate Zientzia Elkarteak antolatzen duen Iragana astintzen zikloaren baitan, El balneario de Santa Agueda hitzaldia egingo du bihar, eguaztena, Juan Pedro Valenzuela idazleak, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian. Hilaren 29an, Mattin Aiestaran arkeologoa etorriko da Arrasatera.

Gesalibarko bainu-etxearen nondik norakoak aletuko ditu Juan Pedro Valenzuelak, bainuetxearen sortzailearen senideak, biharko saioan: "Izan ere, Mendia familiako kidea da; haren aurrekoak 1825etik 1997ra bainu-etxearen jabeak izan ziren. Istorio bitxiak kontatuko ditu", azaldu zuten aurkezpenean.

Azkenik, azaroaren 29an, Irulegiko Eskua jorratuz eta baskoien lurraldera atzera eginaz amaituko dute zikloa. Aurkikuntza haren indusketako zuzendariak, Aranzadi Zientzia Elkarteko Mattin Aiestaranek, egingo du berba, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan. Irulegi, bidaia arkeologiko bat baskoien lurraldera izenpean egingo du saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak