"Eusko Jaurlaritzak 2016an torturaren inguruan garatutako txostenak oso datu larriak azaleratu zituen orban honi buruz, errekonozimendurantz lehen pausoa jarriz. Ordutik, ordea, txostenak ez du bestelako ibilbiderik izan eta, hein handi batean, txosten zientifikoek gizarteratzeko duten zailtasuna jartzen dugu zentroan, azaldu dute Intxorta 1937 kultur elkartetik.
Hala, film horrek funtzio hori betetzen duelakoan daude eta, Giza Eskubideen urratze iraunkorren arlotik, bere programazioa "ezinbestekoa" dela ikusten dute Arrasaten, "arrasatear asko torturatuak izan baitira".
Dokumentalak Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren eta Gogora Institutuaren babesa dauka. Besteak beste, Donostiako Zinemaldia, Amsterdamgo IDFA jaialdian edota Biarritzeko FIPADOC-en aukeratu eta lehiatu izan da eta hainbat sari jaso ditu 2022ko Argia Saria eta Jon Arretxe Sariak, besteak beste. "Hori dela eta, Arrasateko Udalaren jarrera baikorra txalotu behar dugu", adierazi dute elkartetik.